top of page

GARRAITZ KIROL TALDEA

1988tik Lekeitioko kirola sustatzen

About

Taldearen historia

1985ean herriko kirolari talde batek, ameriketatik zetorren kirol berri bat sustatzeko asmoekin, triatloia hain zuzen, kirol klub berri bat sortzea erabaki zuten.

 

Ideia 1988an burutu zuten Garraitz Kirol Taldeko estatutuak sortuz, abenduaren 7an.

Taldearen misioa aldatzen joan da denboran zehar, herriko gazteen behar izanetara egokitzeko helburuarekin.

Gaur egun, misioa gazteei aukera bat ematean oinarritzen da, triatloia eta igeriketa ezagutzeko aukera eskaintzean, beti ere hezkuntza integral bat suztatuz eta emakumezkoen integrazioa kirolean.

Lekeitio kostaldeko herria dela kontuan hartuta, igeriketak garrantzi handia hartzen du. Gehienbat umeen segurtasuna bermatzen duelako ur ingurune batean bizitzerakoan.

Igeriketa eta triatloia familientzako aurrekontu handia eskatzen duten kirolak dira. Kirolariei lotutako eginkizun ekonomikoa denez, klubak beti nahi du kideen kostuak minimizatzea, eskolar kirolaren garraioa ordaintzea, federazioko ekitaldietan izena ematea, kirol ekipamendua etab.

Winnings

LEKEITIO

Bizkaiko kostaldeko herri Euskalduna da, Lea-artibai eskualdean kokatua

Garraitz uhartea

Itsasoaren erasoari aurre egiten dion bastioi naturala da Garraitz

Triatloia eta Igeriketa

Urtean zehar egunero elkartzen gara Lekeitioko igerilekuan, egunean eguneko entrenamenduak garatzen ditugularik, bakoitzak berak nahi duen maila jorratuz.

Harrobi handia dugu, gehienak igerian hasitakoak dira, baina denborak aurrera egin ahala umeei triatloi mundua ezagutarazten diegu eta denborarekin gero eta federatu gehiago izatea lortu dugu.

Klubak betidanik izan du eskualdeko herrietako neska mutilen partaidetza suztatzeko grina, eta haratago ere heldu da euskal herri mailan ere partaideak izan baititu. Gaur egun (2023) 130 partaide inguru gara, federatu eta eskolarrak kontuan izanda.

Ancla 1

GARRAITZ KIROL TALDEAREN
LAGUNTZAILE NAGUSIAK

BAZKIDETU

Egin zaitez Garraitz Kirol Taldeko bazkide, eta lagundu gure helburuak lortzen

1988tik Lekeitioko herrian Triatloia eta Igeriketa sustatzen

Herriko kirola eta taldean antolatzen ditugun ekintzak bultzatzea dugu helburu

Lekeitioko Triatloia
Kilin Kala Igeri zeharkaldia
Gazte Triatloia
Gazte Duatloia
Gazte Akuatloia
Gazte Mastapuntakoa
Plazaren apainketa (San Antolinak)
The Studio
bottom of page